XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

8. GIDA OREKA ETA MINA EDUKINAK Irakur ezazu testua arretaz.

Azpimarra itzazu ideia garrantzitsuenak.

Oreka gordetzea garrantzizko funtzioa da gizakiarentzako.

Badaude mugimendu anitz eta desberdinetan oreka gordetzen laguntzen diguten baliagarri sentikorrak.

Sentimen honi gehien laguntzen dion organoa barne-belarria da eta horren baitan xahakoa, zakutoa eta hodi erdizirkularrak.

Barrunbe horiek endolinfa izeneko likidoz beteta daude.

Burua mugitzerakoan likido horrek egiten dituen mugimenduek sentimen-zelulak aktibatu egiten dituzte eta dagokion nerbioaren bidez informazioa bidaltzen dute garunera.

Min-sentipenerako gorputzeko organo bakoitzak baditu bere zelula espezialduak.

Zelula horiek berehala aktibatzen dira gorputzean anomaliarik txikiena gertatzen den orduko eta horiei esker antzeman diezaiokegu gerta dakigun edozein gaixotasuni.

Oharra: Egin itzazu etxean behapen eta esperimentazioko ariketak.

Hodi erdizirkularren kokamendua garezurrean.

EGINKIZUNAK Toki berean mugitu gabe bira-biraka jarraien ibiliz gero zer gertatzen da? (Holakorik inoiz egin ez baduzu proba ezazu orain).

Zergatik uste duzu horrelakorik gertatzen dela?.

Har ezazu orratz bat eta has zaitez kontuz-kontuz gorputzeko parte desberdinak harekin zulatzen (oinzolak, galtzarbeak, behatz-mamiak, eskumuturrak, etab.).

Gorputzeko atal guztiak minberatasun berdinekoak al dira? Arrazoi eman ezazu zure esperientziaren arabera.